5 egun azoka, tradizioa eta euskal sukaldaritzaren artean

5 egun azoka, tradizioa eta euskal sukaldaritzaren artean

Bilbo + Gasteiz + Donostia + Zarautz + Hondarribia eta Irun

Gastronomia Euskadiko kulturaren parte da. Bizirik dago bertako merkatuetan, mostradoreetan, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren errezetetan eta mahaia topaleku gisa ulertzeko moduan. Bertako zaporeak eta lurraldeko produktuak bihurtzen dira ibilbide honetako protagonista. Goza ezazu.

1. EGUNA: BILBO, tradizioa eta maila goreneko sukaldaritza dastatzeko hiria

Bilbo bere nortasunaren funtsezko osagaia den gastronomiaren bitartez ere gozatzen da. Bertako azokek, Erriberako Merkatua erreferente tradizional handia izanda, bertako produktuen aberastasuna ezagutzeko aukera eskaintzen dute: Kantauriko arrainak, okelak, baserriko barazkiak, kontserbak, gaztak eta txakolina. Bertako saltokien artean ibiltzea, urte-sasoiari, gertuko produktuari eta betiko errezetei –bakailaoa, marmitakoa, pistoa Bilboko erara, edo babarrunak, besteak beste– lotutako sukaldaritzara gerturatzea da.

Hiriak naturaltasun osoz uztartzen ditu betiko gastronomia eta sukaldaritza sortzaileena. Bertako taberna eta jatetxeetan pintxoak, erretegiak, otordu-etxeak, egile-proposamenak eta Michelin Izarra duten jatetxeak aurki litezke. Bizipena osatzeko, tailer gastronomikoak, dastaketak eta onenengandik ikasteko jarduerak daude, baita gozoki tipikoak dastatzeko gozotegiak ere, esate baterako, karolina, arroz-pastela edo gurin-opila.

Mokaduz mokadu dastatzen da Bilbo.
Murgil zaitez Erriberako Merkatuan eta ezagutu itzazu Bilboko bizimodua eta zaporeak hiriaren erdi-erdian.
Gozatu plazertxo gozoenak.
Cargando mapa...

2. EGUNA: GASTEIZ, bertako produktua eta historiadun merkataritza

Gasteizen, merkatu eta denda tradizionalak hiri-paisaiaren parte dira, batez ere Erdi Aroko Hirigunean eta Zabalgunean, han, xarma handia duten dendatxoak eta negozio historikoak elkarrekin bizi baitira. 

Ehun urtetik gorako gozotegietako goxokiak, Arabako Errioxako ardoak, Arabako txakolina eta Añanako gatza dira, besteak beste, Arabara hurbiltzen laguntzen duten zaporeak, bertako tradizio gastronomikotik eta produktuetatik abiatuta.  

Hiriaren erdi-erdian, Hornidura Azoka horrek lurraldeko zaporeekin eta hiriko eguneroko bizimoduarekin lotzen du bisitaria.

Ibil zaitez hirian zehar galeria bizia bailitzan, non ukitu eta senti ditzakezun istorio bihurtzen baititu fatxadak arte kolektiboak.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.
Ezagutu Arabako Errioxako ardoak Gasteizen. Upategietatik bertatik bertara egoteak ardo bikainaren berme bihurtzen du edozein taberna eta jatetxe.
Utzi hiriko goxoki ospetsuenek tenta zaitzaten, eta ezagutu Arabako gozogintzaren tradizioa.
Cargando mapa...

3. EGUNA: DONOSTIA, kalean bizi den gastronomia

Donostian, bisitarien bizipenaren parte da gastronomia. Azoka tradizionalek topagune izaten jarraitzen dute, egunetik egunera genero onena hautatzen duten ekoizle, merkatari eta sukaldaritzako profesionalentzat.

Bertako kaleetan barrena ibiltzeak hiria nazioartean ospetsu egin duen miniaturazko sukaldaritza ezagutzeko aukera ematen du, 11 jatetxeren artean banatzen diren 19 Michelin Izar batzen baititu; denda espezializatu txikietan ibiltzeko eta itsasoarekin eta sormenarekin eta berrikuntzarekin duen lotura trinkoa islatzen duten espazioetara hurbiltzeko.

Ezagutu pintxoaren kultura Donostian. Tradizioak, bertako produktuak eta sormenak aparteko sentipen gastronomikoa bihurtzen dute mostradore bakoitza.
Beha itzazu Donostiako merkatuak: produktu freskoa, bertako salerosketa eta tradizioa eta modernitatea elkarlotzen dituzten espazioak dira hiriaren bihotzean.
Beha ezazu jauregi, lorategi eta itsasertzeko pasealekuen artean Donostiaren historia kontatzen duen arkitektura.
Cargando mapa...

4. EGUNA: ZARAUTZ, Kantauri itsasoko kresala

Kostaldeko giroak blaitzen du Zarauzko bizimodua, bertako merkataritza eta itsas tradizioa eguneroko bizimoduaren parte baitira oraindik ere.  Artisautzako produktuak saltzen dituzten dendak, establezimendu txikiak, jatetxeak eta tabernak, eta itsasertzeko izozki-dendak.

Ekoizleen, ostalaritzaren eta merkataritzaren arteko hurbiltasunak lurraldeari lotutako bizipen gastronomiko bat sortzen du, itsasoko zaporeek eta hurbileko produktuek kostaldeari estuki lotutako sukaldaritza ezaugarritzen dutelako.

Arte garaikidea itsasoaren aurrean, kostaldeko ibilbide paregabean.
Dasta itzazu artisau-izozkiak Zarauzko itsas pasealekuaren aurrean, bertako zaporeekin.
Ezagutu ezazu Zarauzko Merkatu Plaza: produktu freskoak eta artisau-ekoizkinak, bertako zaporeekin eta eguneroko bizimoduarekin konektatuko zaituztenak.
Cargando mapa...

5. EGUNA: HONDARRIBIA, itsas tradizioa eta Kantauriko zaporeak

Hondarribian, arrantzale-tradizioak bertako kaleen izaera eta gastronomiaren ezaugarri izaten  jarraitzen du. Portuaren ondoko dendatxo, terraza eta jatetxeen artean bertako produktuak lotura zuzena du itsasoarekin eta sukaldaritza jatorrenarekin.

Alde Zaharreko eta La Marina auzoko giroak Kantauri itsasoarekin uztartutako sukaldaritza tradizioa ezagutzeko gonbita egiten du, produktu freskoa, bertako jakintza eta itsas tradizioa oso presente baitaude haren baitan.

Ezagutu itzazu Hondarribiko hirigune historikoko pintxorik goxoenak, tradizioa eta sormena erakusten baitute mostradore bakoitzean.
Txokolate usaina dario Iruni: ezagutu txokolatearen hiri nagusia, 150 urtetik gorako tradizioa duena.
Bizi ezazu txotxaren errituala Irunen, sagardo naturala eta ehun urtetik gorako tradizioa inguru historiko paregabean gozatzen baitira han.
Ezagutu ezazu Hondarribiaren historia eta ondarea: hirigune historikoa, harresiak eta La Marina auzoa zeharkatzeko abiapuntua.
Cargando mapa...