Bizi Arabako Errioxa ardoa
Gasteiz
Bertako ardoen kalitatearengatik eta tradizioarengatik ezaguna den Arabako Errioxako lurraldeetara sartzeko ate bikaina da Gasteiz. Hiritik kilometro gutxira, mahastitik hasi eta edalontziraino, mahastiek eta upategiek ardoaren prozesua ezagutzeko aukera ematen dute.
Baina Gasteizen ere bizitzen da esperientzia hori. Bertako taberna eta jatetxeek Arabako Errioxako zaporeak ekartzen dituzte, ardoen, dastaketen, uztartzeen eta proposamen gastronomikoen aukeraketa zainduaren bitartez; eta horiek guztiak bertako beste produktu batzuekin osatzen dira, esaterako, Arabako txakolinarekin. Lurraldea, kultura eta gastronomia uztartzen dituen esperientzia da.
Gaia
Pintxoak
Arabako Errioxako ardoa eta txakolina
Jaiak eta tradizioak
Gomendatua...
Bikotea
Taldea
Adinekoak
Tipologia
Hiria
Irisgarritasuna
Partziala
Cargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.
Utzi hiriko goxoki ospetsuenek tenta zaitzaten, eta ezagutu Arabako gozogintzaren tradizioa.