Euskadin nola mugitu

Era askotariko helmuga da Euskadi, eta ezin hobeto konektatuta dago. Ordubete baino gehixeagoan joan liteke bizitasun ikusgarriko hiri batetik kostaldeko herri batera, barnealdeko paisaiak ezagutzera edo euskal kostaldeko herri xarmagarrienetako batzuez gozatzera. Garraio sare zabalari esker, Euskadin barrena ibiltzea erosoa eta segurua da.

Nola iritsi

Nazio mailako nahiz nazioarteko konexio bikainak ditu Euskadik airez, errepidez eta trenbidez.

Hegazkinez bazabiltza, estrategikoki kokatutako hiru aireportu dituzu aukeran. Bilboko aireportua da nazioarteko sarrera-ate nagusia, eta Europako hiri askotara ditu zuzeneko konexioak. Donostiakoa hegaldi nazionalak eta nazioartekoak eskaintzen ditu (batez ere udaldian); eta Gasteizkoa, berriz, oso aukera praktikoa da bidaia Euskadi barnealdean hasten dutenentzat.

Trenez edo autobusez ere eroso irits daiteke, Espainiako hiri nagusietatik sarri baitaude konexioak. Autoz bidaiatzea aukeratzen dutenek errepide- eta autobide-sare bikaina aurkituko dute, Madrildik hiru ordu eta erdi ingurura, eta Bartzelonatik bost bat ordutara.

Autoan bazatoz

Bost helmugen artean eroso mugitzeko garraio publikoak aukera ematen duen arren norberaren ibilgailuan bidaiatzea erabakitzen baduzu, bisita egin aurretik aparkatzeko dauden aukerak kontsultatzea gomendatzen dizugu. Turismo-bulegoek eta helmuga bakoitzeko web-orriek informazio eguneratua eskaintzen dute zeure beharretara hobekien egokituko den aukera hautatzen, nola kokapenagatik, hala egonaldiaren iraupenagatik edo egingo duzun bisita motagatik.

Helmugen arteko loturak

Euskadiko distantzia laburrei eta komunikazio-sare zabalari esker, bost helmugak bisitatzea erraza da. Ordubete baino gehixeagoan, Gasteizko Erdi Aroko kaleetatik Bilboko giro kosmopolitara joan ahalko zara, edo Gipuzkoako kostaldearen eta hiriburuaren edertasunaz gozatu.

Hiru euskal hiriburuak bikain lotuta daude, bai errepidez, bai garraio publikoz. Bilbo eta Donostia ordubete pasatxora daude; Gasteiz, berriz, Bilbotik ordubete baino gutxiagora, eta Donostiatik ordu eta laurdenera, gutxi gorabehera.

Kostaldea ezagutu nahi baduzu, Zarautz Donostiatik 20 minutura dago, eta Hondarribia-Irundik 30 minutu ingurura. Tren eta autobus bidezko loturak dituzte sarri, urte osoan joan-etorriak erosotzen dituztenak.

Helmugen artean garraio publikoan mugitzeko, kontsulta ditzakezu Euskotren, La Union, Pesa, Alsa eta Ekialdebus konpainien ordutegiak. Barik, Mugi eta BAT txartelekin deskontuak lor daitezke hiri barruko nahiz hiri arteko garraioan.

Patxadaz ibiltzeko herrialde txikia

Bost helmuga, hamaika esperientzia. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Zarautz eta Hondarribia-Irun elkarren artean hain gertu egoteak Euskadin barrena erosotasun osoz ibiltzeko aukera emango dizu bidaia berberean ondarea, gastronomia, natura eta itsasoa batu ditzazun. Planifikatu zeure ibilbidea eta ezagutu txoko bakoitza esploratzera gonbidatzen zaituen lurralde bat.

Aparkalekua

  • Bilbao

  • Donostia/San Sebastián

  • Vitoria-Gasteiz

  • Zarautz

  • Hondarribia-Irun

Garraio publikoa

  • Euskotren

  • La Unión

  • Pesa

  • Alsa

  • Ekialdebus