Irun, Euskadiko txokolateren tradizioa
Hondarribia eta Irun
Irun txokolate-tradizioarengatik da ospetsua. 1838an hasi zen bere zapore bereziarengatik eta kalitatearengatik ezaguna den eta Errege-etxearen hornitzaile izatera ere iritsi zen Elgorriaga fabrika historikoarekin. Ondare horri esker, hiria txokolatearen erreferente bihurtu da Euskadin.
Irunen Elgorriagaren ekoizpen industriala 1997an amaitu bazen ere, artisautza-ondareak bailaran irauten du, kalitate handiko txokolate-produktuak egiten jarraitzen duten bertako artisau-gozotegiekin, esate baterako, freskotasuna % 100ean bermatzeko erabat artisau-erara egiten jarraitzen duen duen "Chocolates Irun". Kalitatezko lehengaiekin baino ez dute lan egiten, esaterako, portzentaje eta jatorri desberdinetako kakaoa kontserbagarririk gabe darabilten estaldura belgiarrekin.