5 egun Euskara gure nortasunaren parte dela deskubritzeko
Hondarribia eta Irun + Donostia + Zarautz
Euskara hizkuntza bat baino askoz gehiago da: harremanak izateko, istorioak partekatzeko eta identitate bakar bati bizirik eusteko modua da. Euskal kostaldean zehar egingo den bost eguneko ibilbide horretan, itsasoa, tradizioa eta kultura bidelagun izango dira bizirik dagoen Europako hizkuntza zaharrenak bertako biztanleen egunerokotasunaren parte izaten jarraitzen duela ikusteko.
1. EGUNA: IRUN, sarrerako atea
Bidaia Irunen hasten da, Iparraldeko Done Jakue Bidearen sarrerako atean, eta tradizioak bizi-bizirik jarraitzen duen historia, kultura eta naturaren arteko elkargunean.
Bidasoa ibaiak eskualdearen historiari atxikitako ingurunearen aberastasun naturala eta bioaniztasuna erakusten ditu. Esperientzia osatzen da txotx eta sagardo-kulturaren erritualarekin; aztarna arkeologiko, terma eta meategien bidez bisitaria Irun erromatarrera hurbiltzen duen Oiasso Museora bisitaldiarekin; edo lanaren testigantza eta belaunaldien oroimena den Irugurutzetako meatzaritzaren iragana deskubrituz.
2. EGUNA: HONDARRIBIA, tradizioa itsasertzean
Eguneko lehen orduek Hondarribiko Erdi Aroko Hiria ezagutzeko aukera eskaintzen digute, harresien, harzolazko kaleen eta mendeetako historia gordetzen duten eraikinen artean. Eguerdian, Azokak, bere hizkuntzarekin eta tradizioekin lotura estua duen komunitatearen izaera islatzen duten bertako produktuetara, gastronomiara eta zaporeetara hurbiltzen du bisitaria.
Arratsaldean, Hondarribiko hondartzak eta Txingudiko badiak itsasoaz eta paisaiaz gozatzeko abagunea eskaintzen dute. Euskara hizkuntza bizia da, eta lurraldea sentitzeko, partekatzeko eta ulertzeko moduaren parte da.
3. EGUNA: DONOSTIA, kultura eta sustraiak
Eguna San Telmo Museoan hasiko da, historiak eta arteak hiriaren eta lurraldearen bilakaera kulturala ulertzen laguntzen duten gunean. Ondoren, auzoetako tradizio gastronomikoak bertako tabernetan barrena ibiltzeko eta tradizioa eta berrikuntza mostradore bakoitzean hautematen diren sukaldaritzaren miniaturazko unibertsoan murgiltzeko gonbidapena egiten du.
Arratsaldean, jauregiek, lorategi historikoek eta itsasertzeko pasealekuek Donostiaren bilakaera ezagutzeko aukera ematen dute, Kontxako, Ondarretako eta Zurriolako hondartzek ingurunearekin duten lotura estua erakusten duten bitartean. Ibilaldian zehar ohikoa da kaleetan, azoketan eta hiriko eguneroko bizitzan euskara entzutea.
4. EGUNA: ZARAUTZ, itsaso, kultura eta tradizio artean
Gure ibilbideko laugarren eguna itsasoaren, paisaiaren eta ingurunearekin estuki lotutako bizimoduaren inguruan igaroko dugu. Urte osoan zehar, Zarauzko hondartzak paseatzeko, kirola egiteko, arte garaikideaz gozatzeko edota, besterik gabe, Kantauri itsasoaren edertasunaz eta lasaitasunaz gozatzeko gonbita egiten digu.
Modernitatea eta erroak uztartzen dituen hiribildu honetan, euskara eguneroko bizimoduaren parte da.
5. EGUNA: Iparraldeko Bidea, euskal kulturaren aztarnen peskizan
Azken egunak euskal kostaldeko herrietatik Iparraldeko Bidearen zati bat egiteko gonbidapena dakarkigu, txakolin-mahastien eta Kantauri itsasora begira dauden paisaien artean.
Itsasoa, itsaslabarrak eta baseliza txikiak lurralde horren muin bizia islatzen duen paisaia berdearekin elkartzen dira. Ibilbidean, bisitariak bidelagun izango du paisaiari izena ematen dion eta gaur egun ere lurralde horretako kultura komunikatzeko eta partekatzeko modua den euskara.