48 ordu kostaldea bizitzeko

48 ordu kostaldea bizitzeko

Donostia + Zarautz

Hondartza eta marinel-herrien artean, Gipuzkoako kostaldea ezagutzea proposatzen du bi eguneko ibilbide honek, bi helmuga osagarriren bidez. Alde batetik, Donostiaren dotorezia urbanoa, tradizioaren, gastronomiaren eta itsasondoko hiri-paisaiaren arteko oreka txundigarria duena; eta, bestetik, Zarauzko energia irekia, erlaxatzera eta gozatzera gonbidatzen duen erritmo propioa duen kostaldeko hiribilduan.
Zalantzarik gabe, Kantauri itsasoaren bi aurpegi dira, itsasoak, tokiko kulturak eta gastronomiak elkartzen dituenak.

1. EGUNA: DONOSTIA, itsasoa eta hiria helmuga berean

Lehen eguna Donostian izango da, eta itsasoak ondarea, paisaia eta tradizio gastronomikoa uztartzen dituen bizipena sorraraziko du.

Zurriolako hondartzaren aurreko paseoan emango diogu hasiera goizari, hiriko surflarien hondartzan, eta itsas pasealekua behatuko dugu, bertako begiratoki batzuetan geldialdiak eginez, hiriko erdigune historiko eta soziala den Alde Zaharrean murgildu aurretik.

Bertan dago San Telmo Museoa, euskal gizartearen interpretazio historikoari eskainitako espazio nagusia. XVI. mendeko komentu domingotar batean dago, eta hura bisitatzeak Euskadiko kulturara hurbiltzeko aukera ematen du.

Eguerdian, esperientziak aurrera jarraitzen du Gros auzoko taberna eta ostatuen artean; pintxoaren kulturako hainbat espezialitate topa daitezke bertan, esate ebaterako, gilda, lurralde horretako ardo zuri gazte bereizgarria den txakolinarekin bustita.

Arratsaldean, ibilaldia osatzeko, txango erlaxagarria egin daiteke aire zabalean, Donostiako hiru hiri-hondartzetako batean, Ondarretan; eta, bide batez, Haizearen Orrazia, hiriko eskultura-multzorik ospetsuenetakoa, ezagutzeko aprobetxatu.

Ezagutu pintxoaren kultura Donostian. Tradizioak, bertako produktuak eta sormenak aparteko sentipen gastronomikoa bihurtzen dute mostradore bakoitza.
Beha ezazu jauregi, lorategi eta itsasertzeko pasealekuen artean Donostiaren historia kontatzen duen arkitektura.
Historia, artea eta euskal kultura elkarlotzen dituen museoa hiriaren erdigune historikoan dago.
Ezagutu hiriko hiru hondartza enblematikoak: urre-koloreko harea, jarduerak eta ikuspegi paregabeak.
Cargando mapa...

2. EGUNA: ZARAUTZ, zerumuga eta kostaldeko tradizioa

Zarautzera garamatza bigarren egunak, Kantauri itsasoa modu irekian eta kementsuan bizi den kostaldeko herrira.

Egunari ekiteko modu paregabea hondartza zabalean paseatzea da. Bertako malekoiak, herriko ikurretako bat denak, markatzen du erritmoa goizeko lehen ordutik. Urte osoan zehar familia, surflari, ibiltari eta itsasoaren maitaleentzako topagune hau aire zabaleko bizimoduaren eta patuaren izaeraren isla da.

Gure proposamenak hirigune historikoan jarraitzen du, Merkatu Plazara sartuz, bertako bizimoduarekin eta Zarauzko zapore jatorrenarekin konektatzeko gune ezin hobea baita. Saltoki eta dendatxoen artean, bertako produktuak eta tradizio gastronomikoak hiribilduaren, itsasoaren eta lurraren arteko lotura irudikatzen dute.

Zer hoberik itsasora begira dauden txakolin-mahastien artean galtzea kostaldearen ikuspegi desberdina eskaintzen dutenean. Euskal kostaldeko paisaia bereizgarria marrazten dute Zarautz inguratzen duten mendi-mazelek, eta han Euskadiko ardo gazte berezi horren laborantza itsasoarekin batera bizi da.

Eguna burutzeko, Eraztun Berde Urdineko bidezidorretan ibil liteke, itsasoaren, parkeen eta hezeguneen arteko ibilbidean, Zarautzi agur esateko ikuspegi paregabearekin, euskal kostaldeko zati eder horren naturaz gozatuz.

Senti ezazu harea eta olatuen dunbotsa Zarauzko hondartzan, kirola, paseoa eta itsasoaren aurrean topaketak egiteko urte osoan zabalik dagoen espazio irekia baita.
Ezagutu ezazu Zarauzko Merkatu Plaza: produktu freskoak eta artisau-ekoizkinak, bertako zaporeekin eta eguneroko bizimoduarekin konektatuko zaituztenak.
Murgil zaitez Zarauzko txakolin-mahastietan, eta ikusi nola egiten den hura, Kantauri itsasoaren ertzeko paisaia paregabeen artean.
Itsasoaren, parkeen eta hezeguneen artean oinezko ibilbidea, kostaldearen ikuspegi paregabeekin.
Cargando mapa...