Zarauzko Eraztun Berde Urdina
Zarautz
Ezagutu ezazu Zarauzko alde naturalena EBU-Eraztun Berde Urdinaren bitartez. 11 km baino gehiagoko ibilbide zirkularra da, itsasoa, berdeguneak eta paisaia ederrak elkarlotzen dituena. Puntu honetatik abiatuta, udalerria inguratzen duen ibilbide zirkular bat hasten da, Iñurritzako Paisaia Natural Babestua, Asti-Iritako hezeguneak, Tejeriako haltzadia, Igerain eta Mutxioko parkeak eta Garate-Santa Barbara ingurua behatzeko gonbita egiten dizuna, kostaldearen berealdiko ikuspegiez gozatzen duzun bitartean.
Hiru ordu eta erdi inguruan oinez (edo bizikletaz, tarte batzuetan) egiteko aproposa, natura, panoramikak eta xarma duten txokoak uztartzen ditu ibilaldi honek.
Bizipen patxadatsua da, deskonektatu eta Zarautz beste ikuspegi batetik ezagutu nahi dutenentzat; itsasoaren urdina eta inguruko paisaia berdeak bat egiten duten ibilbide paregabea.