Zarautz

Zarautz

Zarautz

Zarautz

Zarautz bere erritmoarekin bizi da, inguruan dituen bere mendi eta itsasora egokituta. Surfaren erreferente den hondartzak markatzen du eguneko edozein ordutan itsas pasealekua topagune bihurtzen duen herri ireki eta biziaren erritmoa.

Olatuetatik harago, hirigune historikoak bere senari eusten dio, merkatuak bertako giroa gordetzen du, eta txakolin-mahastiek kostaldera begiratzen dute paisaia berezia marraztuz. Bere tradizioez, hizkuntzaz eta itsasoari estu lotutako bizimoduaz harro, Zarautzek turismo arduratsu eta jasangarriaren aldeko apustua egiten du, familian gozatzeko eta jomuga erritmo patxadatsuan ezagutzeko ingurune paregabea eskainiz, herriaren ezaugarri den izaera abegitsua bisitatzen dutenekin partekatuz.

Gozatu gure esperientziez

Ikusi Zarautz helmugako esperientzia guztiak
Itsasoaren, parkeen eta hezeguneen artean oinezko ibilbidea, kostaldearen ikuspegi paregabeekin.
Goza itzazu Zarauzko jaiak, kaleak musikaz eta tradizioz betetzen dituzten danborrada, erromeria eta koadrilekin.
Senti ezazu harea eta olatuen dunbotsa Zarauzko hondartzan, kirola, paseoa eta itsasoaren aurrean topaketak egiteko urte osoan zabalik dagoen espazio irekia baita.