Bidezidorraren pasealekua
Gasteiz
Oinezkoentzako ibilbide atsegin eta enblematikoenetakoa da Bidezidorraren Ibilbidea Gasteizen. Florida parkearen ingurutik abiatuz, pasealekuak aurrera egiten du zuhaitzen, lorategien, lehendakariaren egoitza ofiziala den Ajuria Enea bezalako jauretxeen eta Arte Ederren eta Armagintzaren museoak bezalako kultura-espazioen artean.
Lehen geldialdia Prado Parkean egin liteke, berdegune zabal hori aproposa baita atseden hartzeko, zuhaitzen azpian paseatzeko edo bertako kafetegian geldialdi bat egiteko. Ibilbidea luzatu nahi dutenek Arabako erromanikoaren erreferentea den Armentiako San Prudentzio basilikara eta hango zelaietara jo dezakete, Deportivo Alavésen egoitza den Mendizorrotza estadioaren ingurutik igaroz.
Gaia
Pasealekuak
Ibilbideak
Lorategiak
Gomendatua...
Bikotea
Taldea
Familia
Adinekoak
Tipologia
Hiria
Irisgarritasuna
Osoa
Cargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Ezagutu Arabako Errioxako ardoak Gasteizen. Upategietatik bertatik bertara egoteak ardo bikainaren berme bihurtzen du edozein taberna eta jatetxe.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.