Gasteizko Gudua Armeria Museoan

Gasteizko Gudua Armeria Museoan

Gasteiz

Gasteiz

Sar zaitez Ajuria Enea jauregiko antzinako geletan dagoen Armagintza Museoan, eta ikus ezazu armen historia historiaurretik XX. mendearen hasierara arte. Jauregiko frontoia erakusketa aparta bihurtu da, eta zaindarien etxean museoaren gune administratiboa eta teknikoa dago.

1813ko Gasteizko Guduan erabilitako armak, hiriko indusketetan aurkitutako Erdi Aroko piezak eta herrialde arabiarretako, Afrikako eta ekialdeko armak aurkituko dituzu bertan. Beha itzazu erasorako nahiz defentsarako pentsatutako objektuak, ehizarako edo trebeziarako asmatutakoak, eta erakusketara bideratutako beste batzuk, bere garaiko teknologiarik aurreratuena erakusten duten benetako artelanak horietako asko.

Gaia

Museoak eta kultura-zentroak
Ondare historikoa
Pasealekuak

Gomendatua...

Taldea
Familia

Tipologia

Hiria

Irisgarritasuna

Osoa

Ordutegiak

Urte osoan zabalik (astelehenetan itxita)


Informazio gehiago

https://armamuseoa.eus/eu/
Cargando mapa...

Lotu beste esperientzia batzuekin

Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Ezagutu Arabako Errioxako ardoak Gasteizen. Upategietatik bertatik bertara egoteak ardo bikainaren berme bihurtzen du edozein taberna eta jatetxe.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.