Ibilian Erdi Aroko Almendran barrena
Gasteiz
Hirigune historikoa, Gasteizko Erdi Aroko Hirigunea edo, duen almendra-formako trazadurarengatik, “Erdi Aroko Almendra” izenez ezagutzen dena da hiriaren bihotz historikoa eta Gasteizko herrixka zaharraren hiri-bilbea kontserbatzen duena. Bertako kale meharrek, dorretxeek, plaza historikoek eta Erdi Aroko harresiaren aztarnek mendeetan barrena hiriaren sorrerara hurbiltzeko aukera ematen dute.
Ingurune horretan, nabarmentzekoak dira Montehermoso, Villa Suso eta Escoriaza-Esquivel jauregi errenazentistak, hiriko ondare historikoa berreskuratu eta haren balioa goratzeko prozesuaren sinbolo den Santa Maria katedralaren ondoan.
Bertako kultura gastronomikoaz gozatzeko aukera ere ematen du Erdi Aroko hirigunera egiten den bisitak, Gasteizko erdigune historikoko bizimodu sozialaren eta giroaren parte diren poteoaren eta pintxoen tradizioari esker.