Salburuako hezeguneak
Gasteiz
Salburua hezegune ikusgarria da Gasteizko atarian, aintzirak, belardi hezeak, makaldiak eta harizti txiki bat ere baditu eta. 1994an hasitako berreskuratze-urteen ondoren, Euskadiko hezegune garrantzitsuenetakoa bihurtu da, eta babesleku segurua eta elikagai ugaria eskaintzen die migrazio-bidaietan eskualdea zeharkatzen duten milaka hegaztiri.
Bertako bidexkek, behatokiek eta Ataria interpretazio zentroak Eraztun Berdearen bioaniztasuna patxadaz deskubritzeko gonbita egiten dute: lertxunek, zikoinek, martin arrantzaleek eta beste hegazti askok partekatzen dute ingurune babestu hori, anfibio, ugaztun eta Salburuako irudi bereizgarrienetakoa diren eta erdi-aske dabiltzan oreinekin.
Gaia
Pasealekuak
Ibilbideak
Hegazti-behaketa
Gomendatua...
Bikotea
Familia
Tipologia
Hiria
Irisgarritasuna
Osoa
Cargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Zatoz Gasteizko alde zaharrera tradizioa, sormena eta bertako produktuak uztartzen dituzten pintxoak dastatzera.
Ezagutu Arabako Errioxako ardoak Gasteizen. Upategietatik bertatik bertara egoteak ardo bikainaren berme bihurtzen du edozein taberna eta jatetxe.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.