48 ordu abangoardiaz eta historiaz blai

48 ordu abangoardiaz eta historiaz blai

Gasteiz + Bilbo 

Autobidez 45 minutu baino ez daude bien artean, eta biek ala biek Euskadi bizitzeko modu desberdinak, anitzak eta osagarriak eskaintzen dituzte. Gasteizek hiri berde, goxo eta abegitsuaz gozatzeko gonbita egiten du, eta bertan Erdi Aroko hiria, natura-guneak eta kultura gastronomikoa erritmo patxadatsuagoan deskubritzen dira. Bilbo kosmopolita eta berritzailea da, bere energia garaikideaz, bere ondare industrialaz eta bere gastronomiaz blaitutako izaera duen hiria.

Bertako kultura, ondarea eta bizimodua uztartzen dituen proposamena da, nortasun propioa duten bi hiribururen bidez.

1. EGUNA: GASTEIZ, historia eta natura bertatik bertara

Lehen egunean, Gasteiz erritmo lasaiagoan gozatzea komeniko da, hiriaren eta bertako natura-guneen arteko hurbiltasuna esploratuz. Salburuako parkean hasten da goiza; bertan oinez nahiz bizikletaz egin daiteke Eraztun Berdearen, hiria hezegune, belardi eta zuhaizti artean inguratzen duen bidexka-sarearen zati bat. 

Erdigunera tranbian itzuliz, Azoka bertako produktuak eta tokiko tradizio gastronomikoa ezagutzeko parada ezin hobea da. Zabalgune inguruan, ibilbidearekin jarraitu aurretik taberna, jatetxe eta tokiko merkataritzarekin, indarra indarberritu eta hiri giroaz gozatu ahal izango dugu.

Arratsaldean, Erdi Aroko Almendra izenaz ezagutzen den alde zaharretik ibil gaitezke, bertako kaleen trazadurari jarraituz, Santa Maria katedralaren kokalekua den gainalderaino iritsi arte. Elizaren barrualdea ezagutzeko eta hiriko behatokirik onenetarikoa den dorrera igotzeko bisita gidatua egiteak merezi du. Katedralaren ondoan, Buruileria plaza Erdi Aroko xarma duen txokoa da, nahitaez ikusi beharrekoa.

Zeharka ezazu bizikletaz hiria inguratzen duen gerriko natural handia, eta gozatu paisaia, kirola eta iraunkortasuna uztartzen dituen bizipena.
Ezagutu ezazu Ken Follet inspiratu zuen katedrala, “obretan eta irekita” esperientziaren bidez.
Ibil zaitez Gasteizko alde zaharrean barrena, hiriaren historiak bizirik baitirau han.
Produktu freskoen saltokiak, gourmet gutiziak eta giro alaia gastrotabernetan hiriaren erdigunean.
Cargando mapa...

2. EGUNA: BILBO, itsasadarraren eta ondare industrialaren artean

Bilbo pausoz pauso deskubritzen da, izan zenaren oroitzapenaren eta gaur egun duen kemenaren artean. Bigarren egun horretan, itsasadarra izango da bere izaerari uko egin barik etorkizunari begiratzen dion hiriaren eraldaketa ulertzeko bidea emango duen ibilbidearen hari gidaria. Haren inguruan, iragan industriala, Zabalgunearen dotorezia, arkitektura garaikidea eta hiriko historiarik jatorrenarekin bat egiten duten bizitasunez betetako txokoak daude elkarren ondoan.

Ibilbidea Zazpikaleetan hasten da, duela 700 urte baino gehiago Bilbo itxuratzen hasi zen erroan. Bertako kaleek Santiago katedralaren, Plaza Berriaren, San Anton elizaren, Areatzaren edo Arriaga antzokiaren inguruan galtzeko gonbita egiten dute, denda tradizional, taberna zaratatsu eta giro nahastezinarekin batera. Ingurune horretan, Euskal Museoa Bilbao eraberrituak Euskadiren nortasunera, tradizioetara eta kultura-memoriara hurbiltzeko ezinbesteko geldialdia eskaintzen du.

Saioak Erriberako Merkatuan egiten du aurrera. Bertan, Bilboko ikur handienetako batean, betiko merkatuaren zaporeari eusten zaio, eta kalitatezko produktuen, gastrotabernen, pintxoen eta mokadutxoen bidez tokiko kultura gastronomikoa deskubritzen da. Itsasadarrari jarraituz, Abandoibarrak, Oroimenaren Pasealekuak, zubiek, aire zabaleko eskulturek eta Guggenheim Bilbao Museoak hiri kosmopolita, sortzaile eta mundura zabalik dagoenaren jauzi handia erakusten dute.

Arratsaldean, erritmoa patxadatsuagoa da Bilbo berdeago, dotoreago eta lasaiagoaren erakusgarri diren Albiako Lorategien, Campo Volantin parkearen eta Casilda Iturrizar parkearen artean. Eguna amaitzeko, igo funikularrean Artxandara, hiriaren biriketako batera, eta gozatu bertatik ikusten den panoramika pribilegiatuaz. 

Murgil zaitez Erriberako Merkatuan eta ezagutu itzazu Bilboko bizimodua eta zaporeak hiriaren erdi-erdian.
Arte garaikidearen nazioarteko ikurra baino gehiago da: Bilbo eraldatu zuen ikonoa.
Bilbo, bere zubiek elkartutako hiria.
Deskonektatzeko leku bat: sar zaitez Bilboko lorategietan.
Euskal Museoa: oroimenera eta euskal kulturara bidaia.
Cargando mapa...