Ibilbide arkitektonikoak

Ibilbide arkitektonikoak

Bilbo

Bilbo

Arkitekturaren nazioarteko erreferentzia bihurtu da Bilbo, diziplina horretako aintzatespen entzutetsuena den Pritzker Saria jaso duten arkitekto batzuek egindako lanak daudelako hirian. Benetako ibilbide arkitektonikoa eskaintzen du hiriak. Frank Gehryk diseinatutako Guggenheim Bilbao Museoa da ospetsuena, baina baita hirian eta, seguru asko, mundu osoan arkitekto baloratuenetako bat den Norman Fosterrek egindako lanak ere. Hari zor zaio Bilboko metroa. Sarbideak “fosterito” izengoitiaz ezagutzen dira jende artean, egilearen izenaren omenez.

Ibilbide horri eraikin enblematikoak gehitu behar zaizkio, esate baterako, César Pelliren Iberdrola Dorrea, Arata Isozakiren Isozaki Atea dorreak, Álvaro Sizaren Bizkaia Aretoa, edo Rafael Moneok diseinatutako Deustuko Unibertsitatearen Liburutegia, besteak beste.

Gaia

Pasealekuak
Ibilbideak
Lorategiak

Gomendatua...

Bikotea
Taldea
Familia
Adinekoak

Tipologia

Hiria

Irisgarritasuna

Osoa
Cargando mapa...

Lotu beste esperientzia batzuekin

Mokaduz mokadu dastatzen da Bilbo.
Egizu Bilboko txakolinaren ibilbidea, eta bidaiatu ezazu denboran zehar haren urrezko aroraino.
Murgil zaitez Erriberako Merkatuan eta ezagutu itzazu Bilboko bizimodua eta zaporeak hiriaren erdi-erdian.