Bilbora begiratzeko behatokiak
Bilbo
Bilbo goitik behatzeak hiria ikuspegi paregabetik ikusteko aukera ematen du. Artxanda mendia da Bilboko begiratoki handienetako bat, eta hainbat eratara joan liteke bertaraino: berdegune artean ibiliz, Artxandako Funikular historikoan, edo hiri erditik autobusez abiatuz, eroso asko. Haren gailurretik Itsasadarraren, Alde Zaharraren eta Bilboko eraikin enblematikoenetako batzuen bista ikusgarriak erdiesten dira.
Hiribilduaren ingurune naturala ezagutzen jarraitu nahi dutenek Arraiz mendira ere gerturatu daitezke; edo Pagasarri mendira igo, bertakoentzako eta bisitarientzako txango-ibilbide gustukoenetakoa. Natura, kirola eta Bilboko panoramika ahaztezinak elkartzeko modu ezin hobea.
Gaia
Pasealekuak
Ibilbideak
Lorategiak
Gomendatua...
Bikotea
Taldea
Familia
Adinekoak
Tipologia
Mendia
Hiria
Irisgarritasuna
Partziala
Cargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Mokaduz mokadu dastatzen da Bilbo.
Egizu Bilboko txakolinaren ibilbidea, eta bidaiatu ezazu denboran zehar haren urrezko aroraino.
Murgil zaitez Erriberako Merkatuan eta ezagutu itzazu Bilboko bizimodua eta zaporeak hiriaren erdi-erdian.