Donostia

Donostia

Donostia

Donostia

Donostian itsasoari begira bizitzen da. Arkitektura dotorearen eta nortasun propioa duten auzoen artean hiria deskubritzeko neurri-neurrira egina dirudien agertokia irudikatzen du Kontxako badiak. Bertako gastronomia entzutetsua bai bere pintxo-mostradore ospetsuetan bai jarduera horretako erreferente handienen mailaraino eraman duten profesionalek bultzatuta nazioarteko aitorpena duen sukaldaritzan gozatzen da, eta bizimodu kultural oparoarekin, museoekin eta jaialdiekin osatzen da.

Hiriko auzoetan barrena ibiltzea, Igeldo eta Ulia tontorretarik hiria ikustea, kosta-ertzaren 6 kilometroak zeharkatzea edo pintxo-janean aritzea dira donostiartasuna ondoen islatzen duten esperientzietako batzuk. Itsas tradizioa eta bizi-kalitate jasoa uztartzen ditu Donostiak, eta patxadaz, oinez eta Kantauri itsasoaren alboan, hortaz gozatzeko gonbita egiten du.

Gozatu gure esperientziez

Ikusi Donostia helmugako esperientzia guztiak
Ezagutu hiriko hiru hondartza enblematikoak: urre-koloreko harea, jarduerak eta ikuspegi paregabeak.
Urumea ibaiaren ondoan dagoen pasealekuak natura, hiri-fauna, ondarea eta badiaren gaineko bista paregabeak uztartzen ditu.
Dasta ezazu Donostiako postre nagusia, eta ezagutu hiriaren gozoki-tradizioa.