Bilbo, Donejakue Bidean geraleku funtsezkoa
Bilbo
Done Jakue Bideak Bilbon aurkitzen du bere etaparik berezienetako bat. Tradizioa, ondarea eta hiri-eraldaketa elkartzen dira ibilbidearen trazaduran. Bizkaiko herri historikoak (Gernika, Larrabetzu, eta abar) zeharkatu ondoren, ibilbidea Bizkaiko hiriburura iristen da, antzinako bideetatik Begoñako Amaren Santutegiraino, hirian debozio handienetakoa duen lekuraino, helduz.
Ondoren, Bideak Bilboko Alde Zaharra zeharkatzen du, bertako Zazpi Kaleetan eta Santiago katedralean barrena, Bilbo Zaharretik jarraitu eta Kobeta mendira igo aurretik. Bertatik ikus daitezke hiriko ikuspegirik onenetako batzuk. Bada, gainera, bete aldaera bat Itsasadarraren ondoan, Guggenheim Bilbao Museoaren paretik igarotzen dena eta Gizateriaren Ondarekoa den Bizkaia Zubiraino joaten dena.