Arkeologia Museoa
Bilbo
Arkeologia Museoa erreferentziazko gunea da Bizkaiko historia eta ondare arkeologikoa ezagutzeko. Bertako erakusketa iraunkorrak ibilbide zoragarria proposatzen du duela 100.000 urte baino gehiago lurraldean izandako lehen giza kokalekuetatik hasi eta garai historiko berriagoetaraino. Pieza originalen, aztarna arkeologikoen eta ikus-entzunezko baliabideen bidez, denboran zehar lurralde honetan bizi izan ziren gizarteen bizimodura, ohituretara eta bilakaerara hurbiltzen du museoak bisitaria.
Bilboko Alde Zaharrean dago Arkeologia Museoa, eta ikerketa, kontserbazioa eta dibulgazioa uztartzen ditu, arkeologia eta historiaurrea modu didaktikoan eta edonorentzat ulergarria den eran hurbiltzeko.
Gaia
Museoak eta kultura-zentroak
Gomendatua...
Bikotea
Taldea
Familia
Adinekoak
Tipologia
Hiria
Irisgarritasuna
Osoa
Informazio gehiago
https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/Cargando mapa...
Lotu beste esperientzia batzuekin
Mokaduz mokadu dastatzen da Bilbo.
Egizu Bilboko txakolinaren ibilbidea, eta bidaiatu ezazu denboran zehar haren urrezko aroraino.
Murgil zaitez Erriberako Merkatuan eta ezagutu itzazu Bilboko bizimodua eta zaporeak hiriaren erdi-erdian.